amaia arana Donostiako arkitektura-estudio baten firma da. Arkitektura-jardueraren gaztetasuna, hainbat eskalatan egin diren eta eguneroko zereginetan pertsonen bizimodua hobetzea lortzen duten diseinu-proiektuen garapenean egindako ibilbide garrantzitsu batek bermatzen du.
amaia arana arkitektura delikatu eta sentibera baten irudia da; lekuen memoria eta ingurumena errespetatzen ditu, espazioen edertasun naturala eta funtzionaltasuna aurkitzeko ezinbesteko zutabeak baitira; oso argi dauka arkitekturaren akaberak berotasunezko eta kalitatezko lan konstruktibo baten emaitza izan behar duela.
amaia aranak proiektu bakoitzean estrategia freskoak eta originalak planteatzen ditu, tradizioaren eta abangoardiaren arteko uztarketak; betiere ezagutza teknikoak oinarri izanik. Ezagutza horiek aukera ematen dute ikuspegi globaletik abiatuz xehetasunik txikiena ere zehazki txertatzera iristeko, nahiak eta beharrizanak asetuta, neurrira egindako traje bat izango balitz bezala.
amaia arana obra oro egiterakoan beharrezkoa izaten den gremioen ekuazioak planteatzen dituen datu ezezagunak askatzeaz arduratzen da, eta emaitza bikaina lortzen du, Egile Arkitektura baten emaitza.

C.V.

amaia arana: arkitektoa + Passive House Designer [Aretxabaleta, 1988]

hezkuntza:
2018. ‘Passive House Designer’ tituloaren eskurapena, Alemaniako Passive House Institutaren eskutik.

2014-2015. ‘Arkitektura eta Diseinuan Aditua’ Graduondoko ikasketak, MArch_UE, Valentziako Unibertsitate Europarra [10eko kalifikazioa]
2010-2013. Arkitektoa ETSASen eskutik, Sevillako Unibertsitatea. [9ko kalifikazioa]
2006-2010. Arkitektura ikaslea DAGETen, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoa EHU.

hezkuntza eta lanbide esperientzia:
2018-gaur egun. “amaia arana | arkitektura” izeneko estudioaren sorrera eta zuzendaritza [Donostia].
2015-2018. “arana.eskisabel” izeneko estudioaren sorrera eta zuzendaritza, Esther Eskisabel de Juan-ekin batera [Ordizia].
2014-2015. Arkitektoa Fran Silvestre Arquitectos Arkitektura bulegoan [Valentzia].
2015. Irakasle bezala parte-hartzea ‘REHABILITACIÓN’ tailerrean, ETSAS, Sevillako Unibertsitatea.
2013. “SUTURAS” Arkitektura garaikidearen Gai Berrien inguruko Nazioarteko III Mintegia, Malaga, EAM´, Malagako Unibertsitatea.
2013. “Geomorphosis” Nazioarteko Workshop-a Vaduz, Liechtensteineko Unibertsitatea.
2012. CyberGARDEN-ing the city” Nazioarteko Workshop-a, Milán, AA School of Arquitecture of London.

sariak eta argitalpenak:
2017. Amara Etxearen inguruko argitalpena DEIA egunkariaren Ortzadar astekarian, Ula Iruretagoienak idatzitako ‘EGUNEROKOAREN EZOHIKOA’ artikuluarekin.
2016. MArch Valentziak gonbidatuta, Estudioko esperientziaren inguruko Konferentzia, Espai Alfaro Hoffman, Valentziako Unibertsitate Europarra.
2016. Hirugarren Saria, Gandía Blasco-k antolatutako Altzari Diseinuaren Nazioarteko X Lehiaketan, “Frame” proposamenarekin.
2015. Bigarren postua eta Argitalpena DTF Designing the Future Aldizkarian, honek antolatutako Proiektu Lehiaketan.
2015. Finalista IS ARCH sarien 5. Edizioan eta horri dagokion Argitalpena.
2012. ANfhARQ-ek antolatutako “ARQTMOSFERAS” Ideia Lehiaketan partehartzea, “A espacio muerto, espacio puesto” proposamenarekin.
2010. “Pensar, vivir y proyectar. Intervenciones en el casco histórico de Logroño” Erakusketa.